Jakin 263-264

2025-01-10 Aldizkaria

Jakinen azalberritzearen lehen lekukoa da zenbaki hau, diseinu eta atal berriz datorrena. Azalean, Irantzu Pastorren argazkiak dakar gaiari buruzko lehen begirada. ‘Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka’ da gaia: 2024ko ekainean Jakin Jardunaldiak abiatutako gogoeta garatu dute 12 adituk monografiko bikoitz honetan. Gatazkaren eta memoriaren bidegurutzeari hainbat ikuspegitatik heldu diote, gogoeta zabala osatuz. Gainera, Jakin filosofatzen atal berria izango du aldizkariak hemendik aurrera, non Itziar Ugarte kazetari eta idazleak aldiro kulturgile bati galdera sakonak egingo dizkion molde laburrean. Lehen honetan, Nerea Ibarzabalek erantzun dizkio.

Ohi bezala, Egunen gurpilean saileko artikuluek osatzen dute zenbakia.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan