2025-01-08 Albisteak
Zazpi hamarkadaz Jakinen idatzi duten ehunka egileren artean, 222 lagunek idatzitako esaldi bana bildu dugu ‘Jakin beharreko 222 esaldi’ liburuxka eramangarrian, hasi 1959an eta 2024ra arte. Euskal pentsamenduaren lagin bat osatzen du liburuak, aukeraketa posible bat, dabilen pentsamenduaren adierazgarri, egindako bideari omen egin eta etorkizunekoari oinarri emateko. Aipu bakoitzaren atzean ezkutatzen diren hari-muturrei tiraka egileak ezagutzeko, auziak pentsatzeko eta pentsamendu berriak josteko aukerak topatuko dituzue.
Liburuxka dagoeneko salgai dago, 10 €-tan, hemen.
Horretaz gain, astero-astero liburuxkako aipu baten inguruko sarrera irakurri ahal izango duzue; haren testuinguruaz, gaurkotasunaz, zentzuaz… pentsatzeko gonbita. Adi bidalketei!