Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Carlos Callón: «Gure hizkuntzaren historia soziala egiten dugunean etorkizuna egiten ari gara, ez iragana»

Idazle galiziarrak 'O libro negro da lingua galega' aurkeztu du Donostian

2024-11-13 Albisteak

«Euskal Herrira egindako bisita batean ezagutu nuen El libro negro del euskera, eta argi sentitu nuen galegoak ere behar zuela berea». Halaxe abiatu du Carlos Callón hizkuntzalari eta idazleak O libro negro da lingua galega liburuaren aurkezpena, Donostiako Elkar liburudendan. Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel izan ditu alboan, Jakineko eta Euskalgintzaren Kontseiluko zuzendariak, hurrenez hurren, senide diren liburu eta errealitateen irudi. Hirurek azpimarratu dute hizkuntza minorizatuen elkarrizketaren premia, hiztun minorizatuen eskubideentzat eta herrientzat ezinbestekoak direla aitortuz.

Liburuak galegoaren bost mendeko egiturazko zapalkuntza bistaratzen du, baina Callón baikor agertu da: «Desagertuta behar genukeen baldintzatan jarraitzen dugu existitzen». Azken bostehun urteetako testigantza ez da iraganari begira egindako kontaketa, idazleak argi baitu jasandako zapalkuntzak kontatu eta gogoratzen ditugunean ez garela iraganaz ari, etorkizunaz baizik: «Gure hizkuntza erabiltzen edo defendatzen dugun aldiro, iraganeko haiei aitortza egiten eta memoria besarkatzen ari gara».

Idurre Eskisabelek bere genealogia eta gorputz kolektiboa ikusi ditu irudikatuta Callónen testigantzetan, indarkeria linguistiko fisikoetatik sinbolikora igaro arren, sinbolikoa normalizatzera heltzen ari garela ohartaraziz. Lekukotza gaurkotu mordoa erantsi dute galegoaren zein euskararen zapalkuntzaren lagina osatzeko, bai hiru hizlariek eta baita entzuleen artean elkartutako galiziarrek ere. Azkenik, Euskalgintzaren Kontseilutik, igaro berri den ELEN erakundearen (Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sarea) batzarrean euskal hiztunok «larrialdi linguistikoan» gaudela salatu dela gogoratu du. Hain zuzen, larrialdi klimatikoen kasuan bezalaxe, larrialdi linguistikoak ere ez direla naturalak nabarmendu du Eskisabelek: «Erabaki politikoen ondorio dira, ez hiztunon desafekzio kontua, ezpada mendetan jasan dugun indarkeria linguistikoarena».

Galego eta euskal hiztunok aurka ditugun egitura, lege eta esperientzien zerrenda astindu arren, egileak alde duguna gogoratuz amaitu nahi izan du aurkezpena: «Alderdi emozionala alde dugu; galegoz hitz egiten ez dutenek ere maite dute hizkuntza, eta maite ez duena behartuta dago disimulatzera». Bitartean, galegoak jasandako zapalkuntza disimulurik gabe agertzen duen liburua utzi digu eskura.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan