miren artetxe

Ione Zuloaga Muxika

Ione Zuloaga Muxika (Azkoitia, 1995). Historian graduatua eta Historia Garaikidean espezializatua da, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Aranzadi Zientzia Elkarteko Memoria Historikoko Taldeko historialaria da. Egun, tokiko oroimen historikoa eta gertuko oroimena ditu aztergai, gerra eta diktadura frankistako emakume errepresaliatuak, batik bat. 2014tik zientzia elkarteak antolatutako zenbait indusketa arkeologikotan parte hartu du. Hainbat argitalpen ditu: Alegia 1936-1945. Giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (2019); Getaria 1936-1945. Giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (2020); Zegama 1936-1945. Giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (2023); Zestoa 1936-1959. Giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (2023), tokiko historiko ikerketei dagokienez. Gipuzkoako lurraldeari dagokionez, 1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua (2024) liburua argitaratu du.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan