Julen Diaz de Argote Garcia (Gasteiz, 1996). Historian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Arkeologia profesional eta ondarearen kudeaketa integralaren masterra egina du Alacanteko Unibertsitatean. 2017an Martxoaren 3ko bisitak egiten hasi zen, eta 2018tik haien kudeaketa darama. Memoria Gara elkarteko lehendakaria da, eta Martxoak 3 elkarteak Memoriagunerako proiektuen arduraduna izendatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza hitzarmena sinatu zuenean.