Maider Galardi Fernandez de Agirre (Lasarte-Oria, 1995). Soziologoa da ikasketaz, kazetaria ofizioz. ‘Ikasketa Feministak eta Generokoak’ doktoretza programan doktoregaia da Euskal Herriko Unibertsitatean, antropologia feministaren alorrean. Indarkeria matxista eta euskal gatazka genero ikuspegitik landu ditu, hala Berria egunkarian nola idazten ari den doktore tesian, eta baita lan eremutik kanpo ere.