2024-03-14 2021: Krisi ekosozialaren erdian
‘Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada?’ izenburua hartu du 2021ean Usurblgo Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, krisiaren arrazoi eta eraginak hainbat esparrutatik aztertzeko ahalegina egin da, desazkundea eredu duten praktika alternatiboak eta esperientziak ezagutuz. Sabine Endara eta Xabier Harluxet, Bizi! mugimenduko kideak, larrialdi klimatiko, metamorfosi ekologiko eta justizia sozialaren haritik egiten duten borrokaren berri eman dute.
Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean.
Jardunaldiaren informazio osoa UEUren atarian.