Jakin 227-228: Utopiak

2024-03-14 Aldizkaria

Egungo utopiak nola irudikatzen ditugun aztertzeko elkartu ginen uztailean Usurbilen ’68/18 Utopia. Iruditeria berrien bila’ Jakin Jardunaldian, 68ko Maiatzaren 50. urteurrena aitzakiatzat hartuta. Gure burua zein etorkizuna pentsatzeko ditugun moldeen isla baitira utopiak. Jardunaldian eztabaidatutakoa dakar orain osatuta Jakinen 227-228. zenbaki bikoitzak: utopiaren esanahiaren aldaketa aztertu dute Alba Garmendia EHUko filosofia doktoregaiak eta Eduardo Apodaka EHUko irakasle eta soziologoak; Elixabete Garmendia Lasa kazetariak Euskal Herriko 60ko utopiei erreparatu die; zaintzari eta sozioekologiari buruz osatu dute artikulua Uzuri Aboitiz UBko doktoregaiak, Bizi! mugimenduko Anaiz Agirre eta Xabier Harluxet kideek eta Iñaki Barcena EHUko irakasleak; bizipen zehatzak ere gerturatzeko jaso ditugu Amaia Lasa idazleari, Begoña Zearreta adinekoen egoitzetako langileari eta Begoña Huarte ekintzaileari egindako elkarrizketak.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan