2024-03-14 2018: Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila
Mende erdi pasa da 68ko Maiatzetik. Aukera aparta da egungo aldarri eta gizarte auzi eta eraldaketei erreparatzeko. Bederatzi aditu eta aritu bildu ditu horretarako ‘Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila‘ Jakin Jardunaldiak Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean. Bigarren egunean Iñaki Barcena EHUko Politika Saileko irakasleak Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat? hitzaldia eskaini zuen. Ondoren, Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet Bizi! mugimenduaz jardun zuten Alternatiba burujabe bat lantzen izenburupean.
Bideoa Berria egunkariaren emaitza da.