2024-03-14 Bestelakoak
Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egin zuen Jakinek Joseba Intxausti historiatzaile, euskaltzale eta jakinlariaren obra osoaren digitalizazioaren aurkezpena. 2017ko azaroaren 15ean egin zen, eta ekitaldi hori aurkezpena baino omenaldi ere bihurtu zen, Joan Mari Torrealdai, Joxe Azurmendi, Paulo Agirrebaltzategi eta Lorea Agirrek hartu baitzuten hitza. Joseba Intxaustik berak ere esker hitz hunkigarriak, eta nola ez, hausnarketarako puntua bota zuen.