2024-03-14 50eko hamarkada Euskal Herrian (2006)
Hiru mahai-inguru antolatu genituen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 2006ko azaroan, gutxiegi ezagutzen den 50eko hamarkadaren berri emateko, hizkuntzan eta kulturan bezala politikan eta gizarte bizitzan, erbestea eta klandestinitatea tarteko.
Bideo honek jasotzen duen mahai-inguruaren ardatza hamarkadako bizitza politikoaren gorabeherak izan zituzten mintzagai Mikel Aizpuru, Mikel Aramendi, Emilio Lopez Adan eta Xabier Itzainak: erbestea, frankismoa, oposizio antifrankista, ETAren sorrera, Gerra Hotza, eliz mugimenduak.
Horien hausnarketak ondoren jaso genituen Jakinen 159. zenbakian. Hemen artikuluak eskura:
- Mikel Aizpuru: «50eko hamarkadako abertzaletasuna, jarraipena eta berrikuntza»
- Emilio Lopez Adan: «Diktadura eta errebolta»
- Mikel Aramendi: «Gerra Hotzaren gorian. Mundu garaikidea finkatu zuen hamarkada»
- Xabier Itzaina: «Sinestun metodikoak. Eliz mugimenduak eta gizartea 50eko hamarkadan»