Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Jaso eta eman

2015-12-03 Egunen gurpilean

Beltzean mintzo izeneko dokumentala ikusteko aukera izan dut Arrasaten. Dokumental horretan, Ameriketako 14 pertsonek haien hizkuntza komunitateari buruz egiten dute berba: kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia komunitateei buruz. Baina, euren egoeraz berba egiteaz aparte, zelan ikusten gaituzten eta euskararen herriari buruzko haien gogoetak oparitu dizkigute. Beste behin, argi utzi dute behatzaileak behatzen duen errealitatean ere eragiten duela.

Benetako energia darie hizkuntza indigena horietako kideei. Eta benetako energia txutea da horiek guri buruz esaten dituztenak entzutea. Dokumentala ikusten aritu ginen gehienon ahotan hunkitu aditza aditu izan nuen.

Dokumentala Garabide elkarteak apailatu du, baliabide gutxirekin. Baina hori ez da inondik ere oztopo kontatu behar dena interesgarri denean (ez da teknikan egon inongo arteren esentzia). Elkarte hori orain dela hamar urte sortutako gobernuz kanpoko erakundea da, kooperazioan aritzen dena buru-belarri, kooperazio linguistikoan, hain zuzen ere.

Eta zer demontre da kooperazio linguistikoa edo, nahiago bada, hizkuntza-lankidetza? Kooperazioaren atzean, normalean, galdera hau egoten da: «Zenbat diru dugu emateko?». Garabidekoek horri buelta eman eta galdera hau pausatzen dute: «Zer esperientzia dugu trukatzeko?». Eta trukatzeko dugun esperientzietatik eurek zein aukeratu eta euskararen (euskaldunon!) biziberritze prozesua.

Esperientziak trukatzen aritzeak aldatu egiten du kooperazioaren paradigma, nire ustez. Kooperazio tradizionalak ‘eman’ aditza du oinarri, ikuspuntu asistentziala bultzatzen du, eman ahal diegun horretan oinarritzen da. Garabidekoen kooperazio paradigmak, berriz, ‘eman’-etik bezainbeste du ‘jaso’-tik. Haien bizipenekin aberastu egiten dugu geure burua, eta emateak berak, kasu horretan, komunitate modura aberastu egiten gaituelakoan nago.

(Errigora kanpaina ere martxan jarri da ostera ere. Eta aurtengo leloa ere «Hartu eta eman» izan da, adierazgarria kointzidentzia. Porrotxi ere entzun diogu «Jaso eta eman, eman eta jaso, elkartasuna da hori» kanta).

Baina esperientziak trukatzeko, gure esperientzia ere ezagutu behar dugu. Eta, horrela, Garabideko kideek, besteak beste, azken 50 urtetan euskara biziberritzearen alde egin diren lanak sintetizatu eta sistematizatu egin dituzte lau liburuxka dibulgatibotan (eta haiei lotutako lau dokumentaletan). Ahalegin intelektual eskertu gabea izan ohi da sintesia egitea, baina balio handia du (Galizia aldean, esate baterako, askok eskatu dizkidate liburuxkak behin baino gehiagotan).

Gurean ere balio du sintesi lanak, balio duenez. Urtetan pilatutako ezagutza ordenatu, sistematizatu, laburbildu eta era dibulgatibo batean itzuli egiten zaio jendarteari liburuxka horien bidez. Behar-beharrezkoa dugu hori, kultura soziolinguistikoaren zabalkundean sinisten dugunontzako behinik behin.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan