Txillardegiren obra osoa digitalizatuta
Pentsalari eta eragile donostiarraren ia 2.000 dokumentu digitalizatu ditu Jakinek, eta guztiak www.jakin.eus/txillardegi atarian kontsultatu daitezke
![](https://www.jakin.eus/thumb?img=/uploads/albisteak/featuredPhoto/TXILLARDEGI AURKEPZENA lorea agirre,joan mari torrealdai, mari jose telleria, joxe azurmendi.png&width=600)
Euskal Herriko historian leku berezia duen pentsalari, eragile eta idazlea da Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donostia, 1929-2012), euskararen estandarizazioan, euskal kulturaren modernizazioan eta nazioaren eta hizkuntzaren arteko loturaren ikuspegian aitzindari izan baitzen Euskal Herrian, politikaren nahiz kulturaren esparrutik. Horregatik erabaki du Jakinek bere obra osoa bilatu, arakatu, txukundu eta digitalizatzea, eta sareko atari bereziarekin herritar guztien eskura paratzea. Ia 2.000 dokumentu, guztira.