Astelehena, 2024ko uztailak 01
Gora joan
Menua
2014-10-14

Kalean da parte hartzea eta herrigintza gaiaren gainean osatu dugu Jakinen zenbaki berria, 203 zenbakia. Hitzetik hortzera darabilkigun gaia da azkenaldian. Gero eta leku gehiagotatik entzuten dugu parte-hartze prozesuen beharra. Eta horrekin batera demokrazia zuzena, gobernantza modu irekiak, partaidetzazko aurrekontuak, erabaki guneak eta baliabideak partekatzea, eraldaketa soziala, militantzia modu berriak, herrigintzan sakontzea, eta beste.

Parte hartzea eta herrigintza gaietan aditu eta aritu diren hurrengo hamar lagun hauen artikuluekin osatu dugu zenbaki berria. Zesar Martínezek marko orokorrean kokatu gaitu; Nicola Foronik bereziki Gipuzkoako erakunde publikoen jardun oparoari erreparatu dio; Jone Martínezek emakumeen parte hartzearen berezitasunez hitz egin digu, Jon Markel Ormazabalek gazteenez, eta Nerea Agirre eta Olaia Jimenezek haurrenez, gizarte inklusibo baten jomuga ez galtzeko. Eta, azkenik, Marta Luxán, Andere Ormazabal, Unai Txurruka eta Olatz Dañobeitiak herri mugimenduen baitatik bertatik egindako militantziaren gaineko gogoeta dakarkigute. 

2014-06-23

Jakin 203ak lau artikulu bildu ditu. Elkarrekin loturarik ez badute ere, sakonean, denak azken xede bertsura hurbiltzen dira: alegia, euskal komunitatearen eraikuntzaren eta deseraikuntzaren atzean dauden giltzarriak atzeman eta horien nolakotasuna arakatzera.

  • Joseba Azkarraga Etxagibelek hazkunde-osteko Euskal Herrirako alternatiba proposamen landua dakar.
  • Idurre Eskisabelek euskal izendegiak gizartean dagoen genero desberdintasuna iraun arazten duenaren hipotesia jorratu du. 
  • Eneko Bidegainek euskaldunek euskal identitatea gal zezaten eta frantses identitatea onar zezaten Frantziako estatuak 14ko gerra baliatu zuela arrazoitzen du.
  • Ainhoa Fernandez de Arroyabek, Iñaki Lazkanok eta Nekane Zubiaurrek azken hamarkadetako animazio esperimentalaren ezaugarriak aztertu dituzte.
2014-06-23

Jakin 202 zenbakiak lau artikulu bildu ditu. Itxuraz, elkarrekin loturarik ez badute ere, sakonean denak azken xede bertsura hurbiltzen dira: alegia, euskal komunitatearen eraikuntzaren eta deseraikuntzaren atzean dauden giltzarriak atzeman eta horien nolakotasuna arakatzera.

  • Joseba Azkarraga Etxagibelek hazkunde-osteko Euskal Herrirako alternatiba proposamen interesgarria dakar.
  • Idurre Eskisabelek euskal izendegiak gizartean dagoen genero desberdintasuna iraun arazten duenaren hipotesia jorratu du. 
  • Eneko Bidegainek euskaldunek euskal identitatea gal zezaten eta frantses identitatea onar zezaten Frantziako estatuak 14ko gerra baliatu zuela argitzen du.
  • Ainhoa Fernandez de Arroyabek, Iñaki Lazkanok eta Nekane Zubiaurrek azken hamarkadetako animazio esperimentalaren ezaugarriak aztertu dituzte.
2014-05-19

 

 

Joxe Azurmendi eta Andoni Olariaga, bi belaunaldi desberdinetako pentsalariak dira. Azurmendi maisua eta Andoni dizipulua direla ere esan liteke. Izan ere, bata bestearen ikasle izan da. Nork bere pentsamolde propioa izanagatik, biek kezka bera dute: euskal komunitateari etorkizun bat ematea. Eta horixe izan zuten maiatzaren 22an, hizketako gai.

2014-05-16

Jakinek zuzendaritza berria du gaurdanik. Atzo, Hernaniko Orona Ideo Berrikuntza Gunean egin zen ekitaldian aurkeztu zen zuzendaritza berria, eta baita Lorea Agirre zuzendari berria ere. Agirre kazetaria eta kulturaren eremuko ikertzailea da. Talde berrian Joan Mari Torrealdai ere izango da, azken 37 urtean Jakineko zuzendari izan dena. Horrela, talde historikoaren eta berriaren arteko lotura ez da etengo. Bi horiekin batera beste hamabi lagun ariko da, euskal kulturaren baitan aski ezagunak denak ere. Literatura, komunikazioa, antropologia, bertsolaritza, filosofia, sorkuntza, soziologia eta artearen eremuko adituak dira, eta horregatik Jakin Talde berriaren ezaugarria da askotarikoa eta aberatsa izatea.