Gora joan
Menua

Jakinen XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisioa proiektuak jaso du 2017ko Elkar Saria

Txillardegiren lana hedatzeko ikus-entzunezkoak, liburuak eta web orrialde propioa osatuko ditu Jakinek

2017-04-05
Lorea Agirre Jakineko zuzendaria, Jone Forcada Txillardegiren alarguna, eta Joxemari Sors Elkar Fundazioko burua

Euskal pentsamenduaren transmisioa sustatzeko XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisioa proiektua jarriko du martxan Jakinek 2017ko Elkar Sariari esker. Proiektuaren lehen urratsa Txillardegiren obra ezagutzera ematea izango da. 10.000 euroko diru laguntza jasoko du horretarako Jakinek sariarekin, eta Txillardegiren inguruko liburu bilduma, ikus-entzunezko laburrak, eta haren obra digitalizatuarekin web atari berezia osatuko ditu Jakinek.

Apirilaren 8ko ETAren armagabetzearen atarian, indarkeriaz egindako gogoetak

Jakinen indarkeriaz egindako hainbat gogoeta jaso ditugu dosierrean

2017-04-05

«Oso erraza da Aieten esatea ETAk armak bota behar dituela. Botako ditu. 200 kalashnikov nahi badituzu, emadazu aste bat eta lortuko dizkizut, azkar. Merke, gainera». Hala zioen Ramon Labaien politikari jeltzaleak 2013an, Imanol Murua kazetariak Jakin aldizkariko Historia bizia sailerako egindako elkarrizketan. «Zertan bukatuko den? Ez dakit». 2017ko apirilaren 8an izango du erantzuna Labaienen galderak. Ezusterik ezean, egun horretan armagabetuko da ETA, bakearen artisauak bitartekari dituela. Bake prozesuan mugarri izango den eguna.  Horregatik, Jakin aldizkarian ETAren nahiz oro har gatazkaren eta indarkeriaren inguruan idatzitakoak ekarri nahi izan ditugu ostera ere mahai gainera dosierrarekin. Ez guztiak, baina bai esanguratsuetako batzuk. Baita Jakinkideen hitz batzuk ere. Hemen dosierrerako lotura zuzenean.

Hasier Etxeberria hil da, Jakinen parte hartutako kazetaria

Jakinen Gotzon Garateri egin zion elkarrizketa luzean, eta Egunen gurpilean sailean parte hartu zuen

2017-03-29
Hasier Etxeberria

Hasier Etxeberria (Elgoirbar, 1957) kazetari eta idazlea hil da minbiziaren ondorioz. Idazle nahiz kazetari bezala literaturara estuki loturik egin du bere ibilbide profesionala, eta Jakin aldizkarian ere aritu zen hainbatetan: urteko kultura balorazioa egin zuen 1992an, eta 1994-95ean Egunen gurpilean sailean aritu zen arteaz eta kulturaz bere hausnarketak plazaratzen. Gotzon Garate idazle, hizkuntzalari eta euskaltzaleari Historia bizia sailerako egindako elkarrizketa izan zuen azkeneko lana Jakinen Etxeberriak 2005ean.

Jakin Jardunaldia egingo da Usurbilen uztailaren 13 eta 14an

UEUk, Usurbilgo udalak eta Jakinek hiru urtetarako lankidetza hitzarmena sinatu dute

2017-03-27
Alaitz Aizpurua (Usurbilgo udala), Joan Mari Torrealdai (Jakin), Ane Sarasua (UEU), Iñaki Alegria (UEU), Xabier Arregi (Usurbilgo udala), eta Lorea Agirre (Jakin)

UEUren eta Jakinen azken bi urteotako elkarlanari batu zaio Usurbilgo udala. Hiru urtetako lankidetza hitzarmena sinatu dute hiru erakundeek, eta horren emaitza izango da uztailaren 13 eta 14an Usurbilen egingo den Jakin Jardunaldiak, UEUko Udako Ikastaroen baitan. “Usurbil badelako nor”, gogoratu du Lorea Agirre Jakineko zuzendariak, “gure kulturgintzaren memorian eta iruditerian duen lekuagatik. Jakinentzat zentzu osoa du jardunaldiak hemen egitea”. Edukiak lantzen ari da orain Jakin, baina "gaur egungo korapiloetako bati arreta" jartzeko ikastaroa izango dela ziurtatu du Agirrek.

Piarres Xarriton, idazle, kulturgile, euskaltzain eta politikaria zendu da

Jakinek 1968an zabaldu zuen aldi berriko erredakzio kide izan zen

2017-03-19
Piarres Xarriton, Manex Erdozaintzi-Etxart eta Joxe Azurmendirekin, Jakinen bilera batean (Donapaleu, 1972).

Piarres Xarriton Euskal Herriaren historiaren seme eta eragile izan da, euskararen, kulturaren, politikaren eta herrigintzaren azken zazpi hamarkadetan eragile ezaguna eta ezagutua.

Jakinekin harreman estua izan zuen. 1968an, Jakinek aldi berri erabakior bati heltzen dioenean hor dago Xarriton. Urte horretan, Jakin, lehen aldikoz, zuzendari profesional batek hartzen du bere gain, alegia Joan Mari Torrealdaik, ordurarteko ikasle-figura alboratuta. Horrekin batera, Arantzazu utzi eta Donostian lekutzen da. Nolabait, aldizkari moderno eta garaikidea izateko lehenago abiatutako prozesua urte horretan sendotzen da. Eta, orduan sortzen den erredakzio taldean Xarriton dago, Carlos Santamaria, Rikardo Arregi, Ibon Sarasola, Andoni Lekuona, Andoni Iturria eta Ramuntxo Camblongekin batera.

Liburu produkzioa %8 hazi da 2015ean

Ohiko denez, testuliburuak eta haur eta gazteentzako liburuak dira sail emankorrenak

2017-01-18

Joan Mari Torrealdaik, 1976tik hona egindakoaren ildo beretik, 2015ean euskaraz argitaratutako liburuen azterketa egin du. Jakin 217an ikerketaren bertsio laburra argitaratu da, eta ikerketa bere osotasunean hemen dago, Liburu Behatokia atalean. Azterketa honekin, azken 40 urteetako liburugintza ikertu du Torrealdaik.