Gora joan
Menua

Jakin 232: Txillardegiz, herri mugimenduen parte hartzeaz, euskal rapaz eta musika eta teknologiaz

Lau artikulu soltek osatzen dute Jakinen 232. zenbakia Alaitz Aizpuru, Andere Ormazabal, Eric Ditxarri eta Lorea Argaraterekin

2019-06-23

Lau begirada diferente jasotzen ditu artikulu soltez osatutako Jakinen 232. zenbakiak. Txillardegi eta 56ko belaunaldia postmodernitatearen lehen zantzuetan kokatu ditu Alaitz Aizpuru pentsalariak. Andere Ormazabal EHUko irakasleak, bestalde, ezkerreko gobernuen eta herri mugimenduen harremanei begiratu die Gipuzkoako Bildu koalizioaren agintaldiari erreparatuz. Musikari lotuta datoz, aldiz, Eric Ditxarri artista eta antropologoa, eta Lorea Argarate musikari eta ingeniaria. Euskal rapaz osatu du artikulua Ditxarrik, eta Argaratek musikaren eta testuinguruaren harremana aztertu du.

Jakingunea: belarriratu ikasturtea

Ikasturtean zehar emititutako audio erreportajeak daude entzungai

2019-06-23

Jakineko eztabaidak eta gaiak laburbiltzeko plaza da Euskadi Irratiko Jakingunea. Bi erakundeen arteko akordioari esker, Miren Rubio kazetariak mamitzen ditu hilean behin emititzeko audio erreportajeak. Denetariko gaiekin, beste hainbeste aditurekin: Maialen Lujanbio, Alaitz Aizpuru, Xabier Gantzarain, Peru Iparragirre, Alba Garmendia, Haizea Barcenilla, Amaia Lasa, Joan Mari Torrealdai, Andoni Egaña, Maialen Berasategi...

Txillardegi unibertsitatera itzuli da

Txillardegiren hizkuntzaren filosofiaz eta nazio auziaz egindako solasaldiak daude entzungai

2019-06-20

Txillardegiren pentsamendua ezagutzera emateko EHUko fakultateetan antolatutako mahai-inguruetako batzuk daude ikusgai. Nazio auziaz eta hizkuntzaren filosofiaz osatutakoak, zehazki.

2019-06-03

UEUk, Gabriel Aresti Euskaltegiak, Bilboko Kafe Antzokiak eta Jakinek elkarlanean antolatutako Bilboko 'Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu' ikastaroa jaso du ikus-entzunezkoan BerriaTB-k. Ikusgai daude euskararen eta feminismoaren elkargune eta harremanez eskainitako hitzaldi guztiak, HEMEN.

Euskal Herria nola irudikatu dugun aztertzeko

Irailaren 2ra arte aurkeztu ahal izanen dira Martin Ugalde Beka lortzeko proiektuak

2019-05-24

2020ko Martin Ugalde Bekan aurkezteko epea zabalik da. Euskal hedabideetan Euskal Herria nola irudikatu eta izendatu den izango da edizio honetako ikergaia. Proiektu irabazleak 8.000 euroko diru-saria jasoko du eta ikerketaren emaitza ikus-entzunezkoan nahiz idatziz aurkeztu ahal izanen da.

'Erradikalak ginen' ikuskizunaren estreinaldia

Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkigileak osatu dute ikuskizuna

2019-05-23

Erradikalak ginen bertso-antzerki ikuskizuna estreinatuko dute Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkigileak maiatzaren 27an, Bilboko Kafe Antzokian. ‘Euskaltzaletasuna eta Feminismoa’ ikastaroari amaiera emateko baliatuko dute emanaldia, eta doakoa izango da.