Euskal Herriko pentsamenduaren historia aztertu du Joxe Azurmendik bere liburu berrian
Hamabost mendetako Euskal Herriko pentsalari eta eskolen bilduma osatu du Azurmendik
Erdi Aroan hasi eta XX. mende hasiera arteko pentsalariak eta eskolak aztertu ditu Joxe Azurmendik Pentsamenduaren historia Euskal Herrian. Eskolaren eta gogoetaren lana gizaldiz gizaldi liburu berrian. UPV/EHUko Joxe Azurmendi Katedraren eta Jakinen elkarlanari esker argitaratu da Ur-jauzia bilduma berrian.