Gora joan
Menua
2024-01-17

Konferentzia performatibo bat ikusteko zer jantzi ez dakiena biluzik doa. Aurreiritziak eta espektatibak Sutegi aretoko atean erantzi, eta trukean paperezko gutunazal moduko bana eman zaie ikusle huts izango ez diren konplizeei. Metrokoadroka kolektiboaren Artxibo biluzia proiektuak bide luzea egin du, ikerketatik hasi eta gaurko estreinaldiraino. Amaitu ez den lana, oraindik zenbait tailer egiten jarraituko baitute, emanaldiak eskaini artean. Hurrengo taularatzea martxoaren 12an, Bilboko Arriagan.

2024-01-11

Euskal kulturaren inguruko hausnarketan «transmisioa» eta «kulturaren erabilpen turistikoa» izan dira kezka aipatuenetakoak, kultur politika zehatzak interpelatuz. Kulturgintzako alor desberdinei begira jarri ditu Jakinek 17 aditu, bederatzi hitzez eta zortzi irudiz.

2023-12-28

Juan San Martin idazle, euskaltzain, etnografo, arkeologo eta mendizalearen obra digitalizatua euskal pentsamenduaren digitalizazioari eskainitako webgunean dago ikusgai. Obraren digitalizazioa osatuta, une honetan, berak idatzitako 1.314 lan daude eskuragarri osatuz doan webgunean: horien artean, 33 liburu, 106 liburu atal eta ia 48 agerkaritan argitaratutako 1.619 artikulu eta 56 itzulpenez gain.

2023-12-08

Haritz Azurmendi, Alba Garmendia eta Mikel Urdangarin filosofo gazteek Joxe Azurmendiren pentsamendua gaurko begiradatik aletu dute, Lorea Agirreren gidaritzapean. Egun puri-purian dauden zenbait auzi pentsatzeko hari-muturrak aurkitu dituzte gazteek Azurmendiren obran, hasi partikular-unibertsal auzitik eta gizaberetxoaren kontzeptura. 

Artekaleko 49.ean aurkituko gaituzue Durangon

Abenduaren 8an 'Joxe Azurmendiren pentsamendua gaur' mahai ingurua eskainiko dugu, 12:00etan

2023-12-05

Artekaleko 49. zenbakian egongo da Jakinen erakusmahaia. Bertan, jarraian azalduko ditugun nobedadeez gain, aldizkariaren aurreko zenbakiak eta liburu bildumetako lanak ere izango dira eskuragarri.