Gora joan
Menua

Metrokoadroka kolektiboak 'Artxibo biluzia' liburura ekarri du

'Artxibo biluzia' I. JMT Bekako proiektu irabazlearen emaitza da, zuzeneko antzezpenaz gain

2024-05-30

Lehen edizioko proiektu irabazleak Joan Mari Torrealdairen atxiloketa eta miaketa unean desagerrarazitako artxiboa du abiapuntu. Metrokoadroka kolektiboko Idoia Beratarbide eta Oier Guillan artxibo hutsaren aurrean kokatu dira azken bi urteotan, zerekin bete nahiko lukeen galdetzeko aurrean duenari.

2024-05-30

Joan Mari Torrealdai beka kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko sortu da, bereziki Joan Mari Torrealdaik jorratu izan dituen esparru nagusietan. 2024ko bigarren edizio honetan, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak deialdia egin dute hemen zehazten diren oinarriekin:

Joan Mari Torrealdai 2. beka deialdia

'Euskal kultura azterketa gaur' da gaia, liburugintzaren azterketatik abiatuta

2024-05-30

Joan Mari Torrealdai bekaren 2. edizioak euskal kulturaren azterketari helduko dio. Proiektuak urriaren 21era bitarte aurkeztu ahalko dira, eta 14.000 € eskuratuko ditu irabazleak. Proiektuak jmtbeka@jakin.eus helbidera bidaliko dira.

OINARRIAK

2024-05-21

Ekainaren 20 eta 21ean izango da Usurbilen Udako Euskal Unibertsitateak, Usurbilgo Udalak eta Jakinek elkarlanean antolatzen duten Jakin Jardunaldia. Gatazkaren memoria eta memoriaren gatazka izango du izenburu, eta hain zuzen historia, memoria eta errelatoaren inguruko gogoeta landuko da bi egunez, ikerlan, ekimen eta kultur adierazpideak uztartuz.
Izen ematea zabalik da ekainaren 17ra bitarte.