Geruzak: gazteengandik abiatutako hausnarketa
Feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua gazteen artean lantzeko ikus-entzunezko sorta
![](https://www.jakin.eus/thumb?img=/uploads/albisteak/featuredPhoto/Geruzak Tutera.jpg&width=600)
"Berdintasunaren aurkako erresistentziak" zikloa antolatu du Deustuko Unibertsitateko ARES programak San Telmo museoan eta Lokatza podcastarren bidetik osatuko da martxoaren 7ko hitzaldia. Guztira bost hitzaldi izango dira, eta hirugarrenean podcasta sortu zuten Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, Amagoia Gurrutxaga eta Ainara Lasa izango dira hizlari, Maialen Berasategiren gidaritzapean. 'Berdintasunaren aurkako erresistentziak gure inguruan' izango da izenburua, eta euskaraz egingo den bakarra da zikloan.
Aleka bildumako 12. liburua aurkeztu du Imanol Muruak: 'Egunero Behar genuen'. Egunkaria itxi eta biharamunean Berria sortu arte bien arteko kateari eutsi zion egunkariari buruzko kronika osatu du, eta Euskadi Irratiko kultur leihoko Jakingunean kontatu ditu xehetasunak egileak.
Egunero behar genuen liburua aurkeztu du Imanol Murua kazetariak, 2003ko otsailaren 20an Euskaldunon Egunkaria itxi eta Berria sortu zen arte, lau hilabetez katebegi lana osatu zuen egunkariaren kronika. Martin Anso Elkarreko editorea, Murua bera eta Irune Lasa Eguneroko kazetaria izan dira hizlari, oroimen eta aitortza ariketa bilakatu den liburuaren aurkezpen ekitaldian. Aleka bildumako 12. liburuak kontatzeko geratzen zen puzzlearen zati bat osatu du, Muruaren eskutik.
Jakin aldizkariaren 253. zenbakiko kultur balantzean artikulu nagusia idatzi du Aritz Ibañezek, euskal dantza eta euskalgintzaren loturaren gogoetatik abiatuta. Hausnarketaren zertzelada batzuk eskaini ditu dantzariak Euskadi Irratiko kultur leihoko Jakingunean.
Euskal kulturaren inguruko hausnarketa «eztanda» edo «itzulera» giroan dator aurten, kaleetan, jaietan eta kultur ekimenetan biltzeko aukera eskaini baitu berriz. Kulturgintzako alor desberdinei begira jarri ditu Jakinek. Elkarri lotzen zaizkion zenbait kezka azaleratu dituzte urteak emandakoaren errepasoan, kulturgintza eredu beregain baten premian bil litezkeenak. Eta baita pozerako arrazoi diren bizipenak ere, tartean; Lorea Agirre zuzendariak hitzaurrean dioen bezala, «guztiak, herrigintzaren artefaktu politikoak».
Pandemiaren ostean normaltasunera itzuli diren aforo, ospakizun eta ekitaldien paisaian, euskal kulturak aurrez zekartzan erronkek bistan jarraitzen dute 253. zenbakian. Kultur arloko hamaika lagunen gogoetak biltzen ditu idatziz eta bederatzi irudiz, izurriak bistan utzi eta geroztik landu diren zenbait gaiz, urteak emandako bizipenez eta zerumugan sumatzen diren aldaketez.