Kultur jardunaren sendabiderako zenbait artikulu
Kultur esparruaren erronkei buruz hausnar egiteko zenbait artikulu librean jarri ditu Jakinek
![](https://www.jakin.eus/thumb?img=/uploads/albisteak/featuredPhoto/Galderak.jpg&width=600)
Osasun krisiak bete-betean harrapatu du kultur jarduna, eta lehendik zetozen arazo eta baldintzak ez dira ezdeusean geratu, alderantziz baizik. Hori dela eta, aurrera egiteko edo, nahi bada, itxialditik osasuntsuago ateratzeko, azken urteotako kultur analisiak plazaratu ditu Jakinek, guztiak librean deskargatzeko moduan utziz. Osasunbide onik ez dagoelako diagnostiko zehatzik gabe.