Larunbata, Igandea, 2024ko uztailak 27
Gora joan
Menua

Ikasteko baserria utzi nahi izan zuen haurra

Jakin aldizkariari lotuta, bizi osoa eman du Joan Mari Torrealdaik euskal kultura eta pentsamendua sustatzen

2020-07-31

Joan Mari Torrealdai Nabea 1942ko azaroaren 24an jaio zen Foruko Urberuaga auzoko Mosone baserrian. Haurtzaroa bertan igaro zuen, gurasoei baserri-lanetan lagunduz. Txikitatik esan zion aitari berak baserrian aritu beharrean ikasi egingo zuela, herrian zegoen frantziskotarren seminarioko haurrek bezala. 12 urterekin, 1954an, Arantzazuko seminariora joan zen, beraz. Bertan eta Foruan bost urtez humanitate ikasketak egin ostean, filosofiakoak egin zituen Erriberrin eta Arantzazura itzuli zen. Bertan sartu zen Jakin aldizkarian, 1963an.

Joan Mari Torrealdai (1942-2020): "Euskal kulturari ikusgarritasuna ematen saiatu naiz"

Euskal kulturaren eta euskararen modernizazioa sustatzen gakoa izan da Joan Mari Torrealdai. 77 urterekin hil da Usurbilen.

2020-07-31

77 urterekin hil da Joan Mari Torrealdai, gaixotasun luze baten ondorioz. Euskal kultura eta euskara modernizatzeko lan egin du gaztetandik, eta euskal pentsamendua sustatzen buru-belarri aritu da Jakin aldizkarian. Euskaldunon Egunkaria-ren sortzaileetako bat ere bada.

Lorea Agirre Dorronsoro: 'Euskararen Amaiur honetan'

Joan Mari Torrealdairen heriotzaz Lorea Agirre Dorronsoro Jakineko zuzendariak idatzitakoa

Gizarteari lotzen gatzaizkion lekuak bizitzaren zentzuaren berri eman lezake. Joan Mari Torrealdai euskararen eta herriaren aldeko borrokatik lotu zaio herri izan nahi duen gutasun honi. Zehatzago esan, euskalgintza herrigintzaren eraikuntzaren erdigunean jartzetik. Eta hori du bere bizitzaren zentzua, bizi duen lekua.

Joanmari Larrarte: 'Euskalgintzaren erreferentea'

Joanmari Larrarte Jakin Fundazioko lehendakariordeak Joan Mari Torrealdairen heriotzaz idatzitakoa

2020-07-31

Duela 30 urte, euskalgintzan hasi berritako gazteak ginen garaian, Jakin eta Joan Mari Torrealdai erreferentzia ziren guretzat; euskalgintzako pertsona ezagun eta balio handiko gisa ikusten genuen Joan Mari.

2020-07-31

Pertsona traszenditu egiten duela eta belaunaldi oso baten saritzat hartzen zenituela, hala esan zenigun omenaldi batetik bestera ibili zinen aldian. Horixe da burura datorkigun lehena zure emaria hitzetan jartzeko: taldetasuna. Alde horretatik, ez da harrigarria mendiari zenion zaletasuna ere, egun ez bezala, garai batean herrigintzari eta euskaltzaletasunari oso loturik egon baitzen.