Pentsamendua irrati uhinetan
Hainbat hitzaldi eta eztabaida podcast bihurtu ditu Jakinek Euskadi Irratiko Jakingunea tartean
![](https://www.jakin.eus/thumb?img=/uploads/albisteak/featuredPhoto/radio.jpg&width=600)
Paperetik belarrietara jauzi egin dute ikasturtean zehar Jakineko hainbat gogoetek. Izan ere, Miren Rubio Iturria Jakineko kazetariak hainbat hausnarketa jaso ditu Euskadi Irratiko Jakingunea tarterako: bertsolaritzaren etorkizuna, euskararen erabilera sexista, hiperindibidualismoa, kultura eta Joxe Azurmendi, euskal rapa, euskaldun berriakā¦ Erreportaje gisa emanak, podcastak dituzu entzungai Jakin irratian atalean. Hona 2019-2020 ikasturtekoak: