⡥⡥⡥⡥
FITO RODRIGUEZ
Errautsak ongarri
Ez. Ez dut Zubietan ezarri (inposatu?) behar zen errauskailuaz hitz egingo. Hau kultur tartea omen baita eta, bizierak kultura baldintzatzen duela uste arren, aurtengo kultur
uztaz arituko naiz zentzu hertsian. Hau da, komunikabideen
orriotan aipatu ohi diren kultur notiziak hartuko ditut hizpide, eta, bide batez, haietaz probestuko naiz 2013. urtean
euskal kulturan suertatu denaz gogoeta pertsonala egin ahal
izateko.
«200 urte Donostia erre eta suntsitu zutela»
Aurten 1813-2013 Bigarren Mendeurrena gogoratu da.
Hori dela eta, Su haietatik hitz hauek izeneko liburuxka kaleratu du Euskal Idazleen Elkarteak Donostiako Udalarekin
elkarlanean. Euskara, Bretxako zirrikitutik arnasbide berrietara azpititulua du aipatu liburuak, eta nago hastapenetatik
ez ote garen ahazten ari euskarazko hitzen errautsak zeintzuk diren. Testuak «joxemaritarrak» eta «koxkeroak» bereizten ditu 6. orriko «Donostiarron hiztegian», baina emandako azalpenen artean ez du iradokitzen «koska» euskaraz
«Brecha» ere badela gazteleraz, eta San Bizente elizaren ondoren zegoen harresiari koska ireki ziotela erasotzaileen kanoiek Donostia suntsitzeko hain zuzen ere.
Bitxia da gero! Euskal gogoak gorde duena galtzen omen
da euskararen biziberritzea aldarrikatuz. Koska zaharra
Bretxa berria bihurtu zaigu egun. Erreketa horretatik, ordu
58
FITO RODRIGUEZ EUSKAL KULTURA 2013
ko kaleen desagertzeaz gain, errauts gehiago dator ondarea
dena hondatuz.
Edozein modutara, bigarren mendeurrenaren harira, Donostian, Gasteizen ez bezala, bi izan dira ospakizunetarako
kontrajarri diren ereduak.
Alde batetik, «Independentzia gerren» inguruko diskurtsoa dugu. Horrek gertaera historikoak Espainiako Independentzia gerraren azpian eta ikuspegi militar batetik aztertu eta gogoratu nahi izan du ordukoa. Ikuskera hori lehenetsi dute Gasteizko «ospakizunetan», eta Donostiakoetan
ere azaldu da.
Beste aldetik, «Napoleonen gerrak» direlakoak ikertu dira
(Europa osoan erabiltzen den terminologiarekin batera, baina espainiarra izan ohi dena baztertuz), biztanleriari kasu
eginez planteamendu belikoen gainetik. Planteamendu hori «Donostia Sutan» izeneko elkarteak sakondu du eta, gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan
ere landu da.
Izan ere, Donostiako Udalak «1813-2013 Donostia eraikitzen» batzordearen bidez jakin izan du bide bakoitzari bere
aukera ematen.
Napoleon garaiko gerrak eta 1813ko Donostiako suntsiketa ulertzeko, bigarren mendeurrena izan delarik, Donostiako
historia lokala egin izan da gehienez, hau da, eskainitako ia
dena Donostiako erreketaz, birrinketaz eta abar izan arren,
ez da biztanleriaren parte hartzea alboratu, bultzatu baizik.
Horrela elkarte gastronomikoak, danborradak, herri antzerki taldeak eta beste motako kolektiboen ekarpenak (idazleak,
artistak, historialariak...) aintzakotzat hartu dira urte osorako prestatutako egitarauan, nori bere espazioa emanez.
Orduko osagarri horiek, ordea, ez ziren bakarrik betegarri
militarrak edo estrategikoak; aitzitik, bereganatze horretan,
hartu egin dira modu konplexuan, puzzle baten antzera, oso
ikuspegi kontrajarriak, ondorio politiko ezberdinak eman
dituztenak, jakina, nahiz eta denak ez egon kanpoko eragin
berdintsupean.
59
EUSKAL KULTURA 2013 FITO RODRIGUEZ
Orain, gurean, errelatuaz hitz egiten denean, Euskal Herrian egin behar dugun kontakizuna ulertzeko, noski, errelatu hori ezin da ikuspegi laburreko kondaira moduan aldarrikatu, ezta gaiaz motzean planteatu ere, ez eta, horrekin
batera, azken urteetako kontakizun aritzea soilik.
Ez, noski; guk gure historia idazten jakin behar dugunez,
gure kronikak idazten jakin behar dugu hein berean. Eta,
horretarako, jakina, berrirakurri egin behar da orain arte
gure historiaz idatzitakoa, hipotesi berriak zabaldu eta polemikak ireki, eta eztabaidatu ondoren ebatzi edota iritsi gure historia behar bezala ulertaraztera. Duela berrogei urtekoa edo bi mendekoa dela.
Kasu honetan, ikusiko dugunez, Donostiaren erreketaz
historia egitea planteatu izan denean, espainiar historiografiak Independentzia Gerraz hitz egin ohi du, ustez Espainiako Independentziakoa deitutako Gerra Donostian gertatutakoa ulertzeko ezinbesteko testuingurua dela aldarrikatuz.
Baina berton izan zena, ordea, inperioen arteko borroka
bat izan zen. Eta inperioen arteko borroka horren ondorioz
beste independentzia batzuk sortu baziren ere —adibidez,
1813an Bolivar sartu zen Caracasen, garai bertsuan Hidalgo
borrokan zegoen Mexikon, Paraguaik ere lortu zuen bere
independentzia, Mar de la Platan hasi ziren borrokaldiak
ere, gero, Argentinaren independentzia ekarriko zutenak—,
Euskal Herriak behintzat ez zuen orduan independentzia
eskuratu ez eta Espainiak berea ere galdu. Orduan, zergatik
independentzia gerraz batailatu?...
Hala ere, horri kasu eginez, Aragon jaunak zuzendutako
Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroan espainiar
militarrak izan ziren gonbidatuak, eta, inoiz ikusi gabe zegoena, Miramar Jauregiko geletan armadako uniformeak
agerian eta nabarmen azaldu ziren (hizlarien mahaian eta
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua alboan zutela...).
Ikastaro horri, gainera, abuztuaren 31 data mitikotik gertuen egoteko aukera eta babesa eman zitzaion, nahiz eta
gaztelera hutsez izan.
60
FITO RODRIGUEZ EUSKAL KULTURA 2013
Hala ere, beste ikastaro bat antolatu zen horren aurrean,
euskaraz gehiena, ikerketara eta orduko donostiarren bizipenak aztertzera zuzendua. Bertan, Pako Etxebarria auzitegiko
medikuak, Iñaki Egañak, Jose Luis Orellak edota Iñigo Bolinaga historialariek hartu zuten parte. Horien lana guztiz desberdina izan zen, eta, Gasteizen egindako ospakizun «militarrak» baztertuz (non Donostiako Suntsiketan ardura argiak
eduki zituzten Alaba eta Wellington jeneralak omendu ziren...), orduko sarraskiaren indusketa berriei ekin zitzaien.
Ene ustez, Donostian behinik behin, teoria guztiei aukera
eman zaie, eta esan dezagun, bide batez, errelatuaren bidean
jarrera horixe dela hartu beharrekoa. Hau da, Ramon Saizarbitoriak Martutene eleberriagatik Euskadi Literatura Saria jaso zuenez, bere kontakizunak errelatuaren arloan «kontsentsua» posible zela erakusten zuelako ustearen aurka, nik
ez dut uste gure narratiba historikoan inolako ikuspegi bateratua behar denik, diskurtso guztiak azaltzeko aukera berdintasuna baizik. Orain arte gertatu ez dena, eta «200 urte
Donostia erre eta suntsitu zutela»-eta antolatutako egitarau
honetan behintzat gauzatu dena.
Hamlet-en amua
Zergatik deitu Hamlet Hamlet ez den testu bati? Zergatik
deitu Hamlet William Shakespearek berak idatzi ez duen
antzerkiari?
Le Petit Théâtre de Painek, Artedramak eta Dejabu Panpin Laborategiak sekulako arrakasta lortu dute. Areago,
ikus-entzuleria berri bat gorpuzten jakin dute, Hamlet obraren estreinaldia arrakastatsua izan da eta hausnarketarako
bidea ireki behar du. Hau da, jendea, gazteak batik bat, prest
dago antzerkira joateko ordainduz, eta pozik irten eta baita
gainerakoei gomendatu ere (ahoz ahokoak oso ongi funtzionatu du kasu honetan). Baina hori ez da William Shakespeareren antzerki obra klasiko ezaguna, ez da euskarazko bertsioa, beste gauza bat baizik, fartsa izatekotan.
61
EUSKAL KULTURA 2013 FITO RODRIGUEZ
Ximun Fuchs ikuskizunaren zuzendariak gobernatutako
zazpi aktoreak oso onak dira: Ander Lipus, Ainara Gurrutxaga, Manex Fuchs, Maika Etxekopar, Iñaki Ziarrusta, Miren Tirapu eta Urko Redondo, dudarik ez dut horretan.
Honela dio Ximun Fuchs zuzendariak: «Gure teoria izan
da erratea: eta Hamlet balitz gaur egungo euskaldun bat?
Zer oihartzun du gure egoerarekiko?». Ados, baina Xabier
Mendiguren idazleak ez du euskaratu Hamlet testua, beste
izkribu bat sortu baizik. Juan Garziak horren ederki euskaratutako William Shakespeareren Hamlet antzerkia ez da
hori, eta Danimarka testutik kenduta ere, benetako Hamlet
ez da Fuchs/Mendigurenena.
Haien hitzetan, Hamlet-en agertzen den gerla, justizia gosea, botere jokoak eta belaunaldien artekoak, herentzia kontuak entzuten dira honetan, baita belaunaldi bakoitzak herentzian badu aitzinekoak utzitakoa ere.
Eta belaunaldi bakoitzari dagokio horren zuzentzea. Nire
aitatxiren belaunaldiarena izan zen gerla egitea. Gurasoena
1968a, edo Aljeriako gerla, edo frankismotik ateratzea. Eta
guri dagokigu, beharbada, krisia kudeatzea edo hortik ateratzea.
Ados, oihartzunak eta gatazkak, amodioa eta gainerakoa
azaldu ohi dira Hamlet antzerkian, baina gainerako antzezpen ugarietan ere... eta ez dira Hamlet izan behar. Egia da.
Fuchsek dio:
Munduan injustizia anitz bada, ados. Ekintzara pasatzen
naiz, bai ala ez? Justizia egiten dut nihaurek ala uzten diot
botere bati, nahiz eta jakin botere horren justizia ez dela justua? Hori, egunero geure buruari pausarazten ahal diogun
galdera bat da.
Baina galdera horiek ez dagozkie Hamlet-i soilik... eta nik
Hamlet nahi nuen.
Zorionak, halere. Antzerkiak bete eta obra interesgarria
sortu eta zabaldu dute euskaraz. Ekoizpen lan handia eginez
eta ekoitzia jendeganatzea lortuz baina Hamlet-ek utzitako
62
FITO RODRIGUEZ EUSKAL KULTURA 2013
«enigmari» segida emanez: horretarako ezinbestekoa al zen
Hamlet-en amua erabiltzea?
Bistan da, denetatik esan omen daiteke Hamlet-en bidez:
Osorik muntatzen bada Hamlet-ek sei oren irauten du. Ordu erdi baten buruan ulertu dugu zer den erronka. Eta gainerateko denbora osoa pasatzen dugu pentsatzen: zertarako
ez da ekintzara pasatzen. Hamleten osabak hil du bere aita,
boterea hartu, eta ezkontzen da bere amarekin. Aitaren espektroak eskatzen dio bere hilketa mendekatzea. Hori fite
ulertzen da. Baina gero, ohartzen gara pixka bat konplikatuagoa dela. Aita ez zela aingeru bat. Diktadore bat zela,
arrunt eroa.
Ximunen azalpen horiek ulertu arren, nik ez dudala Hamlet euskaraz ikusi uste dut, eta Hamlet ikustea antzerkizale
guztien ametsa izaten da.
Ximunek dio «Ez genuen egin nahi Errautsak II». Ez, nos
ki, baina Hamlet euskaraz erreta dago.
Txio-txioka
Honetan, aldiz, laburra izango naiz. Gaiak behartuta, jakina. Aurrekoan bezala, ez naiz idazkera laburraren aldekoa.
Baten bati Tolstoiren Gerra eta bakea laburtzea eskatuz gero, «guda napoleonikoak Errusian kontatzen ditu» esango
digu. Ederra!
Agur, beraz, literaturari, eta berarekin batera, pentsatzeko
funtsezkoa zaizkigun zehaztasun guztiei. Erakuts dezagun
Hamlet orduko hiru laurdenetan... edo, Udako Unibertsitateak proposatzen digun bezala, txio bihur ditzagun gure
doktorego tesiak.
Ez dut uste Tolstoi edo William Shakespeare izan behar
denik motz bihurtu den gure gogamen garaikidea kritikatzeko, baita hura ekoizteko erabili ohi diren baliabide moderno errazak eta errazkeriaren aldekoak, ezinbestean pentsamendu konplexuaren suntsiketara eramaten gaituztenak
susmopean jartzeko.
63
EUSKAL KULTURA 2013 FITO RODRIGUEZ
Aurten kultura bonorik ez dela izango erabaki
du Lakuak
Josu Erkoreka Lakuako Gobernuko bozeramaileak aurten
ez dela gabonetako erosketetarako kultura bonorik izango
adierazi egin du. Erkorekak baieztatu du azken urteetan Lakuak kultura arloan kontsumoa sustatzeko ateratako ohiko
bonoak ez direla aurten babestuko.
Bizkaian, aldiz, antzeko bide bat jarriko dute martxan, Aldundiak Kultur Txartela sortu baitu, kultur produktuen erosketa bultzatzeko.
EAJk zuzentzen dituen Euskal Herriko bi erakunde nagusien kultur politika, beraz, kontrajarria al da? Zergatik Lakuak ez eta Bizkaiko Aldundiak, aldiz, bai?
Kultura ez dela kontsumoa bakarrik bistan da, baina instituzioen arteko kultur politika bateraturik ezin da egin?
Horrela ari al gara herri erakundetze bateratua eraikitzen?
Eta, nonbait, hori posible balitz, kultur arloan beharko genukeela esango nuke nik.
Ez da horrela. Honetan ere iritzia paper errea bihurtzen
du politikak.
Euskadi Literatura Sarien banaketa
Martutene (Erein) eleberriaz asko idatzi da aurten. Ez da
idatzi, ordea, Espainiako Sari Nazionala eskuratzeko zorian
egon zela azken unera arte eta azken bozketa gutxigatik galdu omen zuela. Ramon Saizarbitoriak «borondate onez»
idatzitako eleberria dela esan zuen euskarazko literatura
ataleko saria jasotzean.
Miopea naiz baina irudipena dut ideologia oso ezberdineko
irakurleek errespetuz onartu dutela Martutene. Eta gogoa
nuen esateko, esperantza piztu baitit gure historia gertukoaren kontakizuna adostuko dugun eguna ez dagoela urrun.
Esan dezadan, bide batez, sinistuta nagoela euskal narratibak
paper garrantzitsua jokatu behar duela eginkizun horretan.
64
FITO RODRIGUEZ EUSKAL KULTURA 2013
Arestian esan bezala, ez nago ni horrekin konforme. Aitzitik, ez dut uste inolako kontsentsurik lor daitekeenik, aurretik aipatutako «errelatuaren» bertsio desberdinak zabaltzeko aukera berdintasunik ezean.
Saizarbitoriaren eleberria, ene aburuz, nobela dugu zentzu
hertsian; hau da, errelatu burgesa da non Donostiako jende
printzipalaren deskripzioa egiten den inolako ikuspegi kritikorik gabe. Areago, hor datza, ene ustetan, bere balio literario gorena. Ez duela funtsezko kritika ideologikorik egiten, kontakizunen bidez (kanpoko ikusle batek eraginda...)
bizipenak azaltzeko gai dela baizik. Baina, ildo horretan, berak kontrakoa aldarrikatu arren, hor ez dago, esan bezala, ez
kritikarik ez eta «errelatuaren kontsentsurako» inolako ekarpenik. Donostiar burgesiaren mintzoa da, soilik. Euskal Herriko gertuko historian, eragileen alde bateko (eta bi baino
gehiago badaude, egon...) ikuspegia eta hitz-jarioa. Aski, eta
ez da gutxi, baina ez da dena.
Bestalde, Iban Zalduaren balizko kritika eta umorea gaztelaniazko saiakeraren sailean, Ese idioma raro y poderoso (Lengua de trapo), ez dut nik ikusten ez gogoeta kritiko ezta umoretsu (idazki subjektiboa eta nahiko asimetrikoa baizik).
Berarekin ados nago «irakurtzen eta idazten jarraitu» behar dela, baina ez erdal irakurleari begira, erdaraz idatzi
arren. Nik Zalduaren saiakera arina bezain azalekoa jotzen
dut, saiakeragintzak gainditu behar dituen idazkuntzaren
ezaugarriak, hain zuzen ere.
Eta horretaz ari garelarik, Jon Suduperen Oi Europa! (EHU)
euskarazko saiakera onenarengatik saritua izateak ere zer
pentsa eman dit. Bere aburuz, «europeismoa gainbeheran
dagoen honetan, Europaren defentsa» egin du, baita «Europa bere aniztasunak egiten duela eta nazioen aniztasunean
batasuna dela Europa».
Balitz eta balego ez ginateke horrela biziko (batzuk behin
tzat).
Bistan da Euskadi Sariek erre egiten dutela.
Errautsak ongarri.¶
65