Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Kooperatibismoa

Andoni Eizagirre: 'Pertsona burujabea Arizmendiarrietaren asmoan eta egitean'

Andoni Eizagirre Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakasleak baieztatzen duenez, Arizmendiarrietaren pentsaeran eta jokabidean pertsona burujabea gai zentrala da. Eizagirrek ideia hori ulertzeko argibideak eman ditu, Azurmendik gizakiaren historiaz eta moralaz irakatsitakoak bidelagun hartuta.

Andoni Eizagirre (Zarautz, 1979). Filosofian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta CSICeko Doktoreen Formaziorako Programan trebatu zen. Doktorego aurreko egonaldia Lancasterreko eta Manchesterreko Unibertsitateetan egin zuen. 2007tik Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea da. Gaur egun ‘Herrigintzaren Berrikuntzan’ graduondokoa koordinatzen du. Sustraiko eraldaketak munduan: joera ekonomiko eta politikoen bihurguneak (Oreki, 2023) liburua argitaratu berri du.