Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Ikertzaile berriak

Unai Bayon Aranburu: 'Barbaroak eta jakintsuak. Injustizia epistemikoak, inperialismoa eta euskaldunak'

Unai Bayon Aranburu filosofian graduatuak injustizia epistemikoen gainean egindako ekarpen batzuk Azurmendiren Espainolak eta euskaldunak (1992) lanarekin lotu ditu. Euskaldunon historian inperialismo espainiarrak izandako dinamika batzuk injustizia epistemikoen gakoekin aztertu ditu, euskal identitatearen ukapena erdigunean jarriz.

Unai Bayon Aranburu (Donostia, 1996). Filosofian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ‘Filosofia, Zientzia eta Balioak’ masterra ere egina du bertan, Joxe Azurmendi Katedrak ikasketa horiek burutzeko eskaintzen duen diru laguntzarekin. Egun, doktoregaia da EHUn izen bereko doktorego programan. Ikergai nagusia pobretze epistemikoa du, hots, nola pobreziak, modu sistematiko eta bidegabean, kalteak eragiten dituen gaitasun kognitibo, komunikatibo eta linguistiko batzuetan. Gradu Amaierako Lanetik abiatutako ibilbidea du hori, Ekai Txapartegi eta Jon Umerezen zuzendaritzapean.