Asteazkena, 2024ko uztailak 17
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Hitzaldi orokorrak

Elixabete Garmendia Lasa: 'Zegamatik Arantzazura, pentsalariaren lehen paisaiak'

Elixabete Garmendia Lasa kazetariak Azurmendiren lehen bi paisaiak aurkeztu ditu, Zegama eta Arantzazu, toki horiek bere idatzi eta adierazpenetan utzi duten arrastoari jarraituz.

Elixabete Garmendia Lasa (Ormaiztegi, 1953). Informazio Zientzietan lizentziaduna da. Zeruko Argia –gerora Argia– astekarian eta Euskal Telebistan garatu du ibilbide profesionala. Kolaborazioak egin ditu Emakunde, Euskonews, RIEV eta Ankulegi aldizkarietan, Berria egunkarian, Euskadi Irratian eta Euskalerria irratian. Eusko Jaurlaritzaren Bidegileak sailean hamar biografia labur dauzka argitaratuta. 36ko gerra Ormaiztegin (Eusko Ikaskuntza, 2012) eta Carlos Garaikoetxea, lider bat lehendakari (Berria, Elkar, Jakin, 2018) liburuen egilea da eta koordinatzailea Yoyes desde su ventana (1987) liburuan. Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte Antropologiako Master Amaierako Lana Ormaiztegiko fabriketako emakume ezkonduei buruz idatzi zuen.