Gora joan

JOKIN AZPIAZU CARBALLO

Jokin Azpiazu Carballo (Ermua, 1981). Soziologian graduatua eta Ikasketa Feministak eta Generokoetan doktorea da, biak Euskal Herriko Unibertsitatean: 2020an Ur nahasien erraiak. LGTB* esperientzia eta politizazioak Hego Euskal Herriko herri mugimenduetan doktorego tesia defendatu zuen. Egun, Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea da, soziologia eta zientzia politikoko graduetan zein hainbat graduondokotan. Bere ikerketa lerroak generoaren, sexualitateen eta sistema kapitalistaren arteko harremanean kokatzen dira, atentzio berezia jarriz herritarren antolakuntza propioari, hots, mugimendu sozial eta antagonistei. Hainbat talde eta kolektibotan ere parte hartzen du, gizarte eraldaketa erradikala sustatu asmoz.

ARTIKULUAK

  1. Ur azkar eta motelak. Hego Euskal Herriko LGTB* politika kritikoei gainbegirada
    Jokin Azpiazu Carballo |- 2024.urtea, 262. zenbakia