Gora joan

Historia

Cira Crespo
Cira Crespo

Historialaria, idazlea, txori zalea, Euskara-jendartekoa, kataluniarra. Bost gauza horiek naiz, besteak beste, gutxi gorabehera, eta karnetik gabe, bokazioz, eta ahal den bezainbat gozatzen ditut. Ez dakit ireki didaten leihatila honetatik amilotxik ikusiko dudan, ezta miru gorri dotorerik ere. Gaurkotasunari buruz hitz egiten didatenean, nahi gabe, txorien migrazioari buruz zergatik hasten naizen pentsatzen ere ez dakit... Baina, aizu, Cira, lurrera hankak, eta aurkitu orain historiatik gaurkotasunari buruz hitz egiteko manera, saiatu kontatzen, txori migratzaile bazina bezala, Euskal Herria nola ikusten duzun.

2024-06-12

Nola gurutzatzen, nola korapilatzen dira jasotzen ditugun zapalkuntzak gure baitan? Zein leku hartzen dugu menderapenaren adaburuan? Beti behean, batzuetan goian? Zapalketa mota berbera al da emakume guztiontzat? Zapalkuntzaren kontrako irtenbide posibleek zapaldu guztientzako balio berdina al dute? Non kokatzen dugu gure arazoen artean ekologismoa, adibidez? Horri buruz pentsatzeko ohar batzuk hartu ditut.

2024-04-25

Gaur egun, egun seinalatuak dira efemerideak; efemerideak pertsonalak izan daitezke, bakoitzaren bizitzari lotuak, ez dakit, agian, jertse bat, usain bat, leku bat, Anarik kontatzen digun moduan; era berean, kolektiboak izan daitezke, herri baten oroimena biziarazten dutenak, adibidez. Memoria kolektiboez ari bazara, memoria gorde nahi diozun herria edo kolektiboa zein den jakin beharko duzu lehenengo. Eta, hori zehaztu eta gero, orduan, memorian gordetzea zerk merezi duen pentsatu beharko duzu. Hartara, zertaz oroitzen garen eta zertaz ez ikertzea gure memoriari buruz eta izan garenari buruz hitz egiteko modua gertatzen da.

2024-02-19

1962ko abuztuaren 4an, 08:30etik 10:30era bitartean, hor nonbait, barbiturikoz pozoitu ondoren Marilyn Monroe hil izanak ez dauka, hasiera batean eta itxuraz, behintzat, Euskal Herriarekin zerikusi handirik. Baina, badu, noski, zerikusirik, azken batean gizatasunaz eta mundu modernoaz ari baikara. Marilynek ez zekien, pinpilinpauxen hegaldiek bezala, bere heriotzarekin leku askotako jende ezberdinarengan eragingo zuenik, ezta besteren bizitzetan aldaketa landatuko zuenik ere.

Gu

2023-10-18

Udaberria izango zen liburua irekitzea erabaki nuenean. Emakumearen irudia zuen izena; duela zenbait urte Arabako Arte Ederren Museoan erosia nuen. Museoko koadroetan ageri diren emakumezkoen irudiekin osatutako liburua da. Bertan, andereak dantzan ageri dira, edo umeak zaintzen, etxeko lanak egiten, edota fabriketan. Burgesiako emakumeak ikusten dira, baserritarrak, ijitoak eta abar. Liburua bukatzen ari nintzela ikusi nuen aipatu nahi dudan irudia.

2023-06-29

Fisikan, ‘erreferentzia sistema’ esatean, kontzeptu multzo bat adierazi nahi da, puntu materialak non dauden eta bertako gertaerak noiz jazotzen diren zehazteko balio duena. Hala, objektuen posizioa edo higidura deskribatu eta analitikoki aztertuko bada, ezinbestekoa izango da espazio horretan aldez aurretik erreferentzia sistema bat definitzea. Baina, egia esan, espazio fisikoaren azterketan bakarrik ez, ikertu nahi duzun beste edozein eremutan ere gertatzen da erreferentzia sistemarena. Pentsamenduak ere beti leku batetik abiatzen dira, eta behar-beharrezkoa izaten da leku hori erreferentzia sistema batean ongi zehaztua izatea.

2023-04-25

Ireneo Funesen istorio tristea kontatu zigun Borgesek. Funes oroimentsua da, dena gogoratzeko zorigaitza du. «Mendi bakoitzeko zuhaitz bakoitzeko hosto bakoitza». «Zabor hustegi bat bezalako» memoria zuen. Ezin zuen ezer egin oroitzapen horien guztien zamarekin, lo ere ezin zuen egin. Borgesen hitzetan: «Nekerik gabe ikasiak zituen ingelesa, frantsesa, portugesa, latina. Ez zen, ordea, beharbada, pentsatzeko oso gai. Pentsatzea diferentziak ahaztea da, orokorrera jotzea da, abstrakziora».