Zenbakia: 193 | Data: 2012
Gai nagusia sailean, 2012ko kultur balantzea egin dute Lorea Agirre, Alberto Barandiaran, Paul Bilbao, Pantxoa Etchegoin, Patxi Gaztelumendi, Xabier Mendiguren Bereziartu, Xabier Mendiguren Elizegi, Fito Rodriguez, Allande Sokarros, Andres Urrutia eta Eguzki Urteagak. Bestalde, Joxe Azurmendiri emandako bi sariren ekitaldietan Olatz Osa, Joan Mari Torrealdai, Lorea Agirre, Xabier Mendiguren Elizegi eta Joxe Azurmendik berak eskainitako hitzaldiak datoz.
IrakurriZenbakia: 192 | Data: 2012
Liburuak sailean, 2011ko euskal liburugintza aztertu du Joan Mari Torrealdaik, 1976tik egindakoaren ildo beretik. Gaiak sailean, bi artikulu datoz, gai hauen inguruan: indarkeriaren eta politikaren arteko harremana (Agnès Cugno) eta feminismoaren eta Globalizazioaren Aurkako Mugimendua (Iratxe Perea Ozerin).
IrakurriZenbakia: 191 | Data: 2012
Gaiak sailean, hiru artikulu datoz, gai hauen inguruan: Zamorako apaiz kartzela 1960ko eta 1970eko hamarkadetan (Martin Orbe), hizkuntza ereduaren auzia 1920 eta 1960 arteko goi mailako kultur aldizkarietan (Karmele Artetxe) eta Euskal Herriaren historia garaikideari buruzko Joseba Agirreazkuenagaren saiakera baten iruzkina (Pruden Gartzia).
IrakurriZenbakia: 190 | Data: 2012
Gaiak sailean, hiru artikulu datoz, gai hauen inguruan: krisi ekonomikoaren ondorioak eta irtenbideak (Juan Jose Ibarretxe), euskarazko hedabideen kazetaritza-jardueraren kalitatea (Maria Gonzalez Gorosarri) eta frankismoaren kontaketa eta biolentzia politikoaren biktimen inguruko oroimen historikoa (Daniel Escribano eta Pau Casanellas).
IrakurriZenbakia: 189 | Data: 2012
Gaiak sailean, lau artikulu datoz, gai hauen inguruan: Agosti Xahoren bizitza eta ibilbide intelektuala (Xabier Zabaltza), identitatearen eta hizkuntzaren auziak Gandhirengan (Pruden Gartzia), postmodernitatea euskal literaturaren esparruan (Iraitz Urkulo) eta Juan Goyanarte idazle eta argitaratzailearen bizitza eta lana (Jose Ramon Zabala).
IrakurriZenbakia: 188 | Data: 2012
Liburuak sailean, 2010eko euskal liburugintza aztertu du Joan Mari Torrealdaik, 1976tik egindakoaren ildo beretik. Gaiak sailean, Txillardegik Jakin Taldearekin 1957-1977 aldian izandako harreman hurbil eta biziren berri eman du Paulo Agirrebaltzategik.
Irakurri