2017ak eman duenak balio du hasi berri dugun urteari begiratzeko. Erronkak zehazteko. Horregatik, euskal kulturaren urteko balantzea egiteko eskatu die Jakinek Olatz Beobide, Miren Rubio, Itziar Ugarte Irizar, Jon Eskisabel, Kattalin Miner, Galder Perez, Iratxe Retolaza, Maialen Goñi eta Xabier Landabideari. Gainera, urtea irudietara ere ekarri dute Adur, Aritz Irigoien, Axpi Ilustrazioa, Exprai, Diego Pallés eta Patxi Gallego marrazkilariek.