Gaur taldeko artisten lengoaia plastikoaren hedatzearen eta Espainiako trantsizio urteetatik aurrerako Eusko Jaurlaritzaren kultur politiken arteko harremana aztertzen da, eta haren ondorioak ikuspuntu feminista batetik hausnartzen dira.
Gaiak sailean, lau artikulu datoz, gai hauen inguruan: Gaur taldeko artisten lengoaia plastikoaren hedatzearen eta Eusko Jaurlaritzaren kultur politiken arteko harremana (Ane Lekuona Mariscal), traumaren dinamika euskal literaturan (Nerea Arruti Etxeberria), iruditeria kolektiboen sorkuntza eta ikus-entzunezko hedapena (Gaizka Aranguren Urrotz) eta Laboaren Lekeitioak eta kontzientzia modernorako jauzia 70eko hamarkadatik aurrera (Juan Gorostidi Berrondo).