Torrealdai, Azurmendi eta pandemia Durangoko Azokan
Durangoko Azoka digitalaren bidez egingo da aurten salmenta
Pandemiara egokitzeko, Durangoko Azokak sarearen bidez plazaratuko ditu aurtengo nobedadeak, abenduaren 4tik 8ra zabalik izango den denda digitalarekin. Bertan topatuko dituzue Jakinen argitalpenak: Jakin aldizkaria eta Dabilen pentsamendua, Eskafandra, Ur-jauzia eta Jakin Irakurgaiak liburu bildumak. Landako gunean izan ohi dugun standeko eduki guztiak izanen dituzu eskura azokaren plaza digitalean.
Guztien artean, berrietan berrienak, honakoak dira: 'Torrealdai. Euskara herri' 240. zenbakia, 'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak' 239. zenbakia eta 'Joxe Azurmendi. Pentsamenduaren ur-jauzia' 237-238. zenbaki bikoitza. Era berean, orain arte argitaratutako beste hainbat aldizkari eta liburu ere eskuratu ahal izanen dira. Horien guztien inguruko informazioa duzu webgunean.
JAKIN 239: 'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak'