Aritz Ibañez, euskal dantzaren herrigintzarako potentzialaz
2023-01-23
![](https://www.jakin.eus/thumb?img=https://www.jakin.eus/uploads/albisteak/featuredPhoto/23-01 Ibañez.png&width=600)
Jakin aldizkariaren 253. zenbakiko kultur balantzean artikulu nagusia idatzi du Aritz Ibañezek, euskal dantza eta euskalgintzaren loturaren gogoetatik abiatuta. Hausnarketaren zertzelada batzuk eskaini ditu dantzariak Euskadi Irratiko kultur leihoko Jakingunean.